Kantaka abesbatza

Azken sarrerak 4. orria

  • 7:33 19 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA 

    ZORIONAK GRUPO VOCAL AQVILO! (Antigua Abesbatzak lehiaketan garaile izan den abesbatza)
    Pasa den zapatuan, Antigua Abesbatzak Lehiaketan izandako parte hartzearekin oso gustora geratu gara Kantakako kideak! Gogo eta gusto handiz kantatuz, laugarrenak sailkatu ginen, eta maila handiko abesbatzekin neurtzeko aukera izan genuen ere. Aurrez aipatu bezala, Kantakarentzat, lehiaketan parte hartzeko hautatuak izatea sari bat da… beraz mila esker Antigua Abesbatza Lehiaketako antolatzaileei aukera hau luzatzeagatik. Esperientzia honek orain arteko ilusio eta gogoz lan egiten jarraitzeko arnasa ematen digu!
    Aupa Kantaka!
    Argazkia: Javier Busto
    image002

     
  • 7:02 9 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA 

    Portada_subir
    Datorren Ekainaren 14-ean, Kantaka abesbatzak XVI. Antigua Abesbatzak Lehiaketan parte hartuko du. Arratsaldeko 17:30 etan izango da hitzordua, Zumarragako Antigua ermitan. Ondorengo abesbatzak lehiatuko dira: Coral Agora (Segovia), Kantaka abesbatza (Lazkao), Grupo Vocal AQVILO (Zaragoza) eta Eskifaia abesbatza (Hondarribia). Kantaka abesbatzak ondorengo egitaraua aurkeztuko du:

    • Kantu hezgaitzak (Junkal Guerrero)
    • Ubi caritas (Ola Geilo)
    • Cantate Domino (Claudio Monteverdi)
    • Abendlich schon rauscht der Wald (Fanny Hensel)
    • Libera me (Lajos Bardos)
    • Aritz adarrean (Julen Ezkurra)

    Talde guztiek Junkal Guerrero konposatzailearen lan bat abestu beharko dute. Guztiek abestu ostean, eta epaimahaiaren puntuaketa zenbatzen den bitartean, Junkal Guerrerok bere musikaz hitz egingo du eta bere lanaren erakustadi bat eskainiko du Beasaingo Loinatz abesbatzerekin. Amaitzeko, diplomen entrega eta lehiaketako aktaren irakurketa burutuko da.
    Epaimahaia ondorengo kidez osaturik dago: Josu Elberdin, Julia Foruria, Aitor Saez de Cortazar, Eva Ugalde eta Esteban Urzelai.
    Kantaka abesbatzak bertaratzeko gonbitea luzatzen dizue!

     
  • 11:00 29 March, 2014 Lotura iraunkorra  

    THE ARMED MAN 

    Karl Jenkins musikagilearen The armed man lana taularatuko da, festetako lehen egunean, apirilak 25, gaueko 21:00-etan Areria kulturgunean. Hain zuzen ere estreinaldiaren 14. urteurrenean.
    Oholtza gainean, Kantaka eta Aita Donostia abesbatzak eta ganbera orkestra bat izango dira, Javier Alberdi eta Débora Herreroren zuzendaritzapean.
    Sarrerak 6€-tan eros daitezke, ondorengo puntuetan:

    • Lazkaon: Udaletxean, Gerriko liburudendan, Orobione tabernan, eta emanaldi egunean Areria kulturgunean.
    • Olaberrian: Zezilionea jatetxean.
    • Ormaiztegin: Murua tabernan.

    The armed man lanak, 13 abestien bitartez, gerren hastapen, bilakaera eta oinazeak kontatzen ditu…zera ondorioztatuz: BAKEA gerrateak baino hobea dela. Bakearen aldeko aldarri bat da.

    Emanaldira etortzera animatzen zaituztegu!
    THE ARMED MAN 2014

     
  • 10:55 29 March, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETAN 

    Kantaka abesbatza, XVI. Antigua abesbatzak lehiaketan parte hartzeko hautatua izan da. Lehiaketa, Ekainaren 14an ospatuko da Zumarragako Antigua baselizan. Aurtengo lehiaketa, ahots nahasien modalitatekoa da, eta Junkal Guerrero musikagilearen lan bat kantatu behar da.

     
  • 8:43 22 December, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    URTE BERRI ON! 

    POSTALA BLOG

     
  • 9:14 8 October, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    ZARZUELA GAUA, ARNEDO 

    ZARZUELA GAUAREN HURRENGO EMANALDIA, DATORREN AZAROAREN 2-an, ARNEDOKO CERVANTES ANTZOKIAN, GAUEKO 9:30-tan.

    CARTEL-ZARZUELA-ARNEDO

     
  • 11:54 20 September, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    LAZKAO, BIZIPOZA JAIA! IRAILAK 21 

    KANTAKAK BIZIPOZA JAIAN PARTE HARTZEN DU.
    BIZIPOZA LAZKAObizipoza tex. lazkao

     
  • 13:29 1 August, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    ZARZUELA GAUA, SALAS DE LOS INFANTES, BURGOS 

    CARTEL SALAS DE LOS INFANTES

     
  • 13:16 1 August, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    PHAGMA DRÖLMA-ren ESKERTZA 

    eskiri asko 2

    Eskerrak Kantaka

     
  • 16:03 4 June, 2013 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KONTZERTU SOLIDARIOA 

    KONTZERTU SOLIDARIOA

    PHAGMA DRÖLMA-koen hitzak:

    Lagun agurgarriak
    Phagma Drolman “Ilusioak eraikitzen” kanpainan ari gara lanean. Kanpaina honi, duela bi urte eman genion hasiera, aterpetxearen zati baten birgaitzearekin eta ur araztailearen eraikuntzarekin batera.
    Momentu honetan, guztion elkartasunaren beharra dugu birgaitzearekin jarraitu ahal izateko. Teilatu bat eraiki behar dugu, montzoien ondoren ur asko sartzen zaielako.
    Hori dela eta, elkartasun bono batzuk sortu ditugu eta 3€ balio dute. Bi pertsonentzako bazkari bat zozketatuko da Donostiako Kaskazuri jatetxean. Bestalde eta kanpainaren barruan, kontzertu bat antolatu dugu Kantakidetza eta Kantaka abesbatzekin. Kontzertua Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da ekainaren 15ean, arratsaldeko 19retan. Sarrera dohainik izango da, leku guztiak bete arte. Kontzertua amaitu ondoren zozketa egingo da.
    Lagundu nahi baduzu, diru-sarrera egin dezakezu kutxabank-eko kontu honetan: 2095 5143 23 1063780497 Posta elektronikoz bidaliko dizugu bonua.
    Lagundu ilusioak eraikitzen!!!