Kantaka abesbatza

Azken sarrerak 3. orria

  • 5:35 7 May, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA 10. URTEURRENA_ MAIATZAK 9 LAZKAO 

    15 05 09 KARTELA
    Datorren zapatuan hilak 9, Kantaka abesbatzak bere 10. Urteurrena ospatuko du. Horretarako 20:00 etan San Migel parrokian kontzertu bat eskainiko du urte hauetan zehar bidaia lagun izan diren kantariekin eta Loreto Fernandez, Aitor Furundarena eta Igor Barrero musikariekin batera, guztiak Debora Herrero zuzendaritzapean. Honen ostean, 21:00ak inguru, herrian zeha Kantaka Kantu Poteoa izango da.
    Guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuak zaudete!
    KANTAKAKO KIDE OHIEI OHARRA: Maiatzak 7, osteguna arratsaldeko 18:30etatik-21:00etara Orobioneko azken solairuan eta maiatzak 9an 18:00etan parrokian (beltzez jantzita) izango diren entseguetarako deia luzatzen dizuegu berriro. Animatu!

     
  • 10:06 17 April, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA 10. URTEURRENA_LAZKAO MAIATZAK 9 

    LOGO

    Aurten kantaka abesbatzak bere hamargarren urteurrena betetzen du. Ospakizun eguna 2015eko maiatzak 9, larunbata izango da. Egitaraua ondorengoa izango da,

    • 20:00etan KONTZERTUA San Migel parrokian.
    • Ondoren KANTAKA KATU POTEOA herrian zehar.

    Urte guzti hauetan zehar bertako kide izan direnei parte-hartzeko gonbitea luzatu zaie. Kontzertuan, Lorteo Fernandez (organoa), Aitor Furundarena (soinua) eta Igor Barrero (pianoa) musikariak izango ditugu. Guztiak Debora Herreroren zuzendaritzapean arituko gara kantuan.
    Entzule edo kantari moduan, gurekin ospatzera animatzen zaituztegu!

     
  • 9:31 19 December, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA ABESBATZA GABON KONTZERTUA 

    Bihar, abenduak 20, iluntzeko 20:00etan Kantaka abesbatzak urtero bezala gabon kontzertua eskainiko du, euskal eta gabon kantez osaturiko egitarauarekin. Kontzertu honen bereizitasuna, abesbatza eta eskusoinuaren arteko uztarketa izango da, izan ere Aitor Furundarena akordeoilari ezaguna izango da bertan. Kontzertua amaitutakoan, kantakaren urteurrenaren alde egindako zozketaren sari banaketa egingo da. Kantakak, herritar guztiei kontzerturako gonbitea luzatzen dizue!

     
    • kantaka 9:28 29 diciembre, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun

      Oakley Sunglasses, your pupil diameter is significantly higher than when not putting on glasses, ultraviolet harm for the eye but additionally significantly larger. when the person’s eye from ultraviolet radiation, the lumination will conjunctival hyperemia, inflammation; would trigger serious lens opacity, simple to obtain cataracts, retina and retinal also hurt.
      buy soccer cleats http://www.aysanyedekparca.com/DataUpload/price_date_.asp

  • 8:52 21 November, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    AZPEITIA_ ABENDUAK 6_ ZARZUELA GAUA 

    Adobe Photoshop PDF
    Datorren Abenduak 6-ean, Kantaka abesbatzak bere Zarzuela Gaua ikuskizuna taularatuko du Azpeitiako Soreasu antzokian, gaueko 22:00-etan.
    Sarrerak dagoeneko salgai daude ondorengo puntuetan:

    Salneurriak: aurrez 10€ , eta egunean 12€.

     
  • 17:47 6 October, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    URRIAK 12, GOIERRI KANTUZ EGUNA BEASAINEN 

    Kantuzaleok, kanturako aukera berri bat dugu!

    Urriaren 12an Beasainen, Euskal Kantuzaleen Elkartearen eskutik, Goierriko kantuzaleen I topaketa ospatuko da. Ekimena irekia da, elkarrekin kantatzeko zaletasuna, gogoa eta gure herriko errepertorioa bultzatzeko ilusioa besterik ez da behar.
    EGITARAUA:

    • 11:00 etan, Beasaingo Igartza jauregian elkartuko gara
    • 12:00 etatik aurrera kantujiran arituko gara Beasaingo kaleetan.
    • 14:30ean, herri bazkaria, Gernika pasealekuakofrontoi estalian.
    • 17:00etatik aurrera kantu jaialdia.
    • Bazkarira joan nahi dutenek izena eman dezakete telefono honetara deituaz: 669 546 357. Bazkariaren prezioa: 20 €.
     
  • 17:45 6 October, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    2014-2015 IKASTURTEA ABIAN DA 

    Dagoeneko ikasturteari hasera eman dio Kantakak. Ikasturte hau berezia izango da, 2015-ean hamargarren urteurrena ospatuko duelako.
    Entseguak ostegunetan izaten dira 18:30-etatik 20:30-tara, Orobionen.

    Abesbatzan hasi nahi duenak, onarpen proba egiteko, entsegu ordutan bertaratzera gonbidatzen dugu. Animatu!
    C:UsersIdoiaDocumentsidoiaABESBATZAKANTAKATarjetak Model

     
  • 6:15 30 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    BEASAIN_ UZTAILAK 5_ THE ARMED MAN 

    Adobe Photoshop PDF
    Datorren Uztailak 5-ean, Aita Donostia eta Kantaka abesbatzak Karl Jenkins-en The Armed Man lana taularatuko dute ondorengo musikariekin batera: Oihana Gimenez(Flauta & Piccol), Martin Kortabarria, Iñaki Alberro (Celloa), Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández (tronpetak), Iraide Ansorena eta Carlos Sagi (perkusioa), eta Arantxa Gastesi (pianoa). Débora Herrero eta Javier Alberdi arituko dira zuzendari.
    Kontzertua, Beasaingo udalak antolatua, Andre Maria Zeruratuaren parrokian izango da, iluntzeko 20:15ean.

     
  • 7:23 27 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    THE ARMED MAN, DONOSTIA_EMECE-ren KRITIKA 

    CRITICA EMECE (2)

     
  • 7:46 19 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    AITA DONOSTIA ASTE MUSIKALA_ EKAINAK 22_ THE ARMED MAN 

    IMG-20140514-WA0001
    Datorren Ekainak 22-an , Aita Donostia Aste Musikalari amaiera emanez, Aita Donostia eta Kantaka abesbatzak Karl Jenkins-en The Armed Man lana taularatuko dute ondorengo musikariekin batera: Almudena Cañete (Flauta & Piccol), Martin Kortabarria eta Imanol Alberdi (biolinak), Iñaki Alberro (Celloa), Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández (tronpetak), Iraide Ansorena eta Carlos Sagi (perkusioa), Arantxa Gastesi (pianoa) eta Gerardo Rifón (organoa). Débora Herrero eta Javier Alberdi arituko dira zuzendari.
    Emanaldia donostiako Kaputxinoen elizan izango da iluntzeko 20:30-etan.

     
  • 7:40 19 June, 2014 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA. EMECE-ren KRITIKA 

    image001