Kantaka abesbatza

Azken sarrerak 2. orria

  • 8:52 19 April, 2016 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    SAN PRUDENTZIO JAIAK 

    EGITARAUA 2016 04 28
    Dagoeneko festen atarian aurkitzen gara. Kantakak aurten bi ekimentean parte hartzen du. Apirilak 24 igandea, eguerdiko 13:00etan herriko beste abesbatzekin batera kantu poteoan kaleak alaitzen arituko da, eta apirilak 28 osteguna, arratsaldeko 20:30etan San Prudentzio ermitan, kontzertu bat eskainiko du. Kontzertu honetan Arantxa Gastesi pianoan eta bakarlari bezala Débora Herrero sopranoa izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
    Ondo pasa jaietan!

     
  • 10:08 10 March, 2016 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    MARTXOAK 12 AHOTSAREN EGUNA 

    Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatzen duen aste kulturalaren barruan, datorren larunbatean, martxoak 12, eguerdiko 12:00 etan Areriako plazan, AHOTSAREN EGUNA ospatuko da, herriko abesbatzen eskutik. Kantaka ere bertan izango da.
    Eguneko ekintzak ez dira bertan amaitzen, 14:30 etan kantu bazkaria eta ondoren Dantzara plazara Oin Arin dantza taldearen eskutik.
    Aste kulturalaren gaineko informazio gehiago: http://www.lazkaotxikime.com/#!aste-kulturala/sdl4n
    LTME

     
  • 11:38 30 December, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KONTZERTUA SEGURAN 

    KARTELA SEGURA
    Datorren urtarrilaren 8an, arratsaldeko 18:30etan Segurako Sorkundetar komentuan kontzertua eskainiko du Kantakak. Pianoan Arkaitz Mendoza, biolinarekin Martin Kortaberria eta bakarlari moduan Debora Herrero eta Javier Alberdi izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
    Guztiak gonbidatuak zaudete!

     
  • 10:25 22 December, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA GABONAK 

    POSTALA
    Datorren abenduak 24an, ikastolakoei lekukoa hartuta, 13:00ak inguru Kantaka Lazkaoko kaleetan gabon kantu poteoan ibiliko da.
    Abenduaren 26an, arratsaldeko 19:30etan Lazkaoko parrokian ohiko gabon kontzertua eskainiko dugu. Pianoa: Arantxa Gastesi, biolina: Martin Kortaberria, bakarlariak: Debora Herrero, Javier Alberdi eta Iñigo Vilas izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.

     
  • 15:50 2 December, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA ERE EUSKARAREKIN 

    EUSKARA 365 EGUN

    Bihar abenduak 3, ekitaldi ugari antolatu dira EUSKARAREN eguna ospatzeko. Udaleko euskara batzordeak bultzaturiko ekimen hauetan herriko hainbat elkartek parte hartuko dugu, San Benito ikastola, Maizpide euskaltegia, Oin Arin dantza taldea, Antzar Gazteak txistulariak, Lazkao Txiki Musika Eskola eta Kantaka abesbatza besteak beste. Eguneko egitaraua ondorengoa da:
    11:00etan San Benito ikastetxeko ikasleak Plazan trikitixa soinuarekin
    Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta ondoren “Euskaraz bizi nahi dut” flashmoba
    17:00etan: Buruhandiak Antzar Gazteak Txistulariekin. Plazan
    17:30 -18:30: Erromeria Oin Arin dantza taldeak dinamizatuta.
    18:30etan testu irakurketa plazan
    19.00- 20:00etara KANTU POTEOA Maizpide euskaltegia eta abesbatzak (Kantaka eta Lazkao Txiki Musika Eskola)
    Herritar guztiak antolaturiko ekimenetan parte-hartzera gonbidatuak zaudete!

     
  • 9:23 19 November, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    SANTA XEXILI EGUNA OSPATUZ 

    SANTA XEXILI
    Gaur, hilak 19 izan arren, igandeko Santa Xexili eguna, musika eta musikarien eguna, ospatuko dugu, 17:30etatik aurrera Lazkaoko kaleak musikaz alaituz. Lazkao Txiki Musika Eskolaren ekimen honetan, Oin Arin eta Orobione eta Kantaka abesbatzak parte hartuko dugu ere.

     
  • 18:17 8 October, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA IKASTURTE BERRIA 

    C:UsersIdoiaDocumentsidoiaABESBATZAKANTAKATarjetak Model

    Udako atsedenaldiaren ostean, Kantakak ekin dio 2015/2016 ikasturteari. Entseguak asteartetan izango dira Orobione eraikineko azken solairuan 18:30etatik 20:30etara. Kantakaren ibilbidean aro berri bat izango da, Javier Alberdi izango baitugu zuzendari. Kantatzea gustuko baduzu animatu eta hurbildu gurera!

     
  • 9:55 31 July, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    KANTAKA DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN 

    festival-donostia
    Bihar, abuztuak 1, Kantaka abesbatza eta Aita Donostia abesbatzek Donostiako Musika Hamabostaldiaren irekiera jardunaldiaren barruan, Karl Jenkins-en THE ARMED MAN bakerako meza taularatuko dute, arratsaldeko 20:00etan Zorroagako elizan.
    Zuzendaria: Javier Alberdi
    Bakarlaria: Klara Mendizabal
    Muezina: Abdellah El Mashoubi
    Musiariak: Almudena Cañete flauta, Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández tronpetak, Iraide Ansorena eta Carlos Sagi perkusioa, Iñaki Alberro biolontxeloa, Gerardo Rifón organoa eta Arantxa Gastesi pianoa.
    Guztiak gonbidatuak zaudete!

     
  • 12:54 18 June, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUA_LAZKAO EKAINAK 27 

    Adobe Photoshop PDF
    Datorren ekainaren 27an arratsaldeko 20:00etan, Kantaka abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du Lazkaoko parrokian. Kontzerturako, urte guzti hauetako abesti kuttunez osatutako egitaraua prestatu da, eta ondorengo musikariek parte hartuko dute: Martin Kortaberria (biolina), Maddalen Sarasola (txirula), Arantxa Gastesi (pianoa) eta Loreto Fernández (organoa). Kontzertua berezia izango da, hastapenetatik gure zuzendaria izan den Débora Herreroren zuzendaritzapean eskainiko den azken kontzertua delako.
    Guztiak une berezi hauek gurekin partekatzera gonbidatuak zaudete!

     
  • 7:58 8 May, 2015 Lotura iraunkorra | Erantzun  

    NEPALEK BEHAR GAITU! 

    nepal-kantaka
    Jakina den bezala pasa den apirilak 25ean lurrikara batek Nepal herrialdea gogor astindu zuen, eta une hauetan laguntza guztien beharrean aurkitzen dira. Horren aurrean, Kantaka abesbatzak bihar arratsaldeko 20:00etan Lazkaoko parrokian eskainiko duen 10. urteurren kontzertuan, nepaldarren beharretarako diru bilketa egitea erabaki du. Bildutakoa HEGO HERRIAK Kooperazio eta Garapen Elkartearen bitartez bideratuko da (Elkarteko kide diren eta Ordizian bizi diren nepaldarrak kontzertura etorriko dira). Elkarteak ere ondorengo kontu korrontean ditu edonolako ekarpenetarako:
    Kutxabank (ES26) 2095 5073 0091 1495 5885
    Laboralkutxa.(ES80) 3035 0054 5705 4006 9019
    NEPALEK BEHAR GAITU!